Go to Top

Blog Archives

Kubako ikastetxeekiko senidetze-ekitaldia gaur Bilbon

Kubako eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeren arteko senidetze-ekitaldia egingo da gaur arratsaldeko 18:30ean Bilboko Kafe Antzokian, bertako Kurkuluxetan Antzerki Eskolak antolatuta. Ekitaldian oroigarrizko panelak banatuko dira eta Kubako ordezkari batzuk, abeslariak, poetak, ikastetxeetako haurrak eta irakasleak, antzezleak eta beste hainbat jenderen parte-hartzea espero da sarrera libreko ekitaldi honetan.

Topaguneak kongresua ospatuko du larunbatean

“Federaziotik Mugimendura” izenburuko gogoeta prozesua burutuko du datorren larunbatean, azaroaren 17an, Bilboko euskalduna Jauregian, Zenbat Gara elkartea eta beste hainbat euskara elkarte kide dituen Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Larunbateko saioarekin amaituko dute mugimendua osatzen duten ia 100 elkarteek 2010 urtean hasitako hausnarketa sakona. Bilkura osteko bazkaria eta bazkalosteko ekitaldiak Kafe Antzokian izango dira.

“Nire argazkia” dokumentalean euskalkiak hizpide

Datorren asteazkenean, urriak 24, euskalkiak eta oroimena hizpide dituen dokumentala aurkeztuko digute Jokin Etcheverria eta Benjamin Duinat sortzaile lapurtarrek. Bi emanaldi izango ditugu: goizeko 11:00etan ikasleentzako saioa izango dugu. Arratsaldeko 19:30ean, berriz, ikasleentzat ez ezik, publiko orokorrarentzako proiekzioa egingo da eta, ondoren, Beñat Achiary baxenafar artista polifazetikoa eta Urko Menaia gipuzkoar kantaria ere bertan izango dira, nork bere doinuak ekarrita. J.O.K films ekoizpen etxetik bultzatutako egitasmo hau gauzatzeko hiru familietako ahaide batzuk …Read More

IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina babesten

IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina ospatu da egunotan Bilbon. Amaiera ekitaldian izan gara, Kafe Antzokiak babestu du edizioa, zenbait filmen azpitituluak euskaratuz eta sari bat babestuz. Hemen dituzue gure ordezkari Xabier Monasteriok sari-banaketan esandakoak. Euskaraz egindako lan sozialik onenari aipamena, Kafe Antzokiak babestua izan da, saritutako No te comas el sur dokumentalaren izena eta lagina pantailan erdaraz ageri badira ere.

Zenbat Gara Enpresarean ekimenean

Donostian izan gara, Kursaalen ospatu den Enpresarean 2012 azokan. Enpresak eta euskara uztartuz egin den azoka da Enpresarean. Elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea izan du helburu azoka honek. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen  proiektua da Enpresarean. Egunez egun frogatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak, lan alorrean euskararen erabilera bermatzen duen enpresen balio erantsia handia dela, eta guztion begi bistan jarri nahi dute abantaila hori zein …Read More

Jon Sarasuaren hitzaldia: “Norabideari begiratu batzuk”

Jon Sarasua izan dugu gurean. Sarasuaren esanetan, “Norabideari begirada batzuk” gaiaren inguruan, Zenbat Gara elkarteak soziolinguisitikaren inguruan antolatutako hitzaldi sortaren baitan. Euskararen egoera aztertu eta egungo hiztun komunitatea «erronka zahar eta berri lodi samarraren aurrean» dagoela esan digu Sarasuak. Hemen ikus dezakegu lehengo egunean Zumaian, gai eta goiburu berarekin emandako hitzaldiaren bideoa.

Kafe Antzokiko tailerrak abian

Aurreko hiruhilekoa arrakasta handiz burutu ostean, berriro dugu aukera Zenbat Garak Kafe Antzokian antolatzen dituen tailerretako batean izena emateko. Urtarrilaren 26an hasiko dira bigarren hiruhileko tailerrak. Hori bai, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek doan daukate tailerretan parte hartzeko aukera. Izena emateko eta informazio gehiagorako, Zenbat Gara Elkartearen bulegora jo (Kafe Antzoki gainean, 4. solairuan) edo telefonoz 94 423 75 91 zenbakira deitu. Hiru hilabeteko iraupena izaten dute tailer bakoitzak eta, bat …Read More

Bartzelonan ikasle, Katalunia ezagutzen

Zenbat Gara elkarteko eta Gabriel Aresti euskategiko eraketa, komunikazio eta didaktika arloetako zenbait lankidek hiru eguneko bisita egin dugu Kataluniara, bertako hizkuntza, kultura eta gizarte arloetako ekimen interesgarriak ezagutu, gurean sustatzeko ideia interesgarriak topatu eta gure harreman sarea hedatzeko. Bisita maratonianoa izan da, izan ere, bertan Plataforma Per la Llenguan daukagun Marc Biosca lagunak hitzorduz beteriko egitaraua prestatu digu hiru egunotarako. Asteazkenean Bioscarekin bazkaldu eta Kataluniako egoeraren hainbat zertzelada eman …Read More