Atzokoan oso elkartasun ekitaldi berezia izan genuen Kafe Antzokian, Cloe bihotz-bihotzez izenburupean. Atxuriko eskolako gurasoek antolatu duten eta Kafe Antzokiko Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolaren laguntza izan duen ekimen honen helburua Cloe izeneko neskaren familiari babes ekonomia eta emozionala eman ahal izatea zen eta esan daiteke arrakastaz bete zirela helburu biak. Gregorio Marañon ospitalean bakarrik transplanteak egiten direla eta, antolatzaileek Bilbo Hiria irratian azaldu dutenez, Cloeren amak bere lana utzi behar …Read More
Bertso topaketa Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin
Jon Sarasua eta Andoni Egaña izango dira gure gonbidatu bereziak larunbat honetako eguerdian Zenbat Gara elkarteak antolatu duen bertso topaketan. Ez da bertso-bazkari klasikoa izango, baina bertsoak eta sorpresak ez dira faltako. Aparteko hitzordua, beraz, eguerdiko 13:00etatik aurrera, Kafe Antzokian. Sarrera 25 euroan gure bulegoan (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo. Telefonoa: 94 423 7591).
Martxoa Kafe Antzokian: euskaraz bizitzeko hainbat aukera
Martxoa indartsua izango da Bilboko Kafe Antzokian, Aste Santua dela eta, praktikan hiru asteko hilabetea izango den arren, eta euskaraz aritzeko eta bizitzeko hainbat ekitaldi programatu dira bertan, horietako gehienak Zenbat Gara elkartearen ekimenez. Hitzaldiak, antzerkia, txangoak, proiekzioak, jaiak eta beste asko aurkituko ditugu martxoko egitarauan.
Emilio Lopez Adan, borroka armatuaz mintzo
Gaurkoan Emilio Lopez Adán, Beltza, izango dugu gonbidatu, berriki argitaratu duen “ETAren estrategia armatuaren historiaz” liburuaren haritik borroka armatuaren urteez mintzatzeko. Liburuaren hariari jarraituz, Euskal borroka armatuaren garaia izenburuko hitzaldian gogora ekarri eta aztertuko du bide horrek izan duen bilakabidea hastapenetik amaierara arte. Gai arantzatsua dugu, inondik inora, berriki amaierara heldu izanagatik ere oraino oso fresko baitago ETAren azken urteotako jarduna eta urte horien ondorio latzek ere oso garrantzi handia izan …Read More
Enologia ikastaroa, Imanol Sarasolaren eskutik
Ardoak sekulako garrantzia izan du beti gure kulturan, gure historian, erlijioan, sozializazioan… Ondo aztertzen badugu, ardoa euskaldunon kulturan ondo errotutako elementua dugu. Egun, gastronomiaren eta ardogintzaren garapen modernoarekin batera, inoizko ardorik onenak egiten diren garaian, enologiak sekulako garrantzia hartu du. Baina nola dastatzen eta baloratzen da ardo bat? Zer alderdi hartu behar dira kontutan ardo baten dastaketan? Imanol Sarasola enologoa dugu. Berak irakatsiko dizkigu enologiaren funtsak Zenbat Garak Bilboko Kafe …Read More
Xamar, neguko solstizioaren gainean
Aipatu izenburuarekin, Juan Carlos Etxegoien “Xamar”-ek hiltzaldia emango du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Kristautasuna heldu baino lehen, euskaldunek Neguko Solstizioa ospatzen zuten (eta jarraitzen dute egiten leku batzuetan). Hemen entzun dezakezue Bilbo Hiria irratiak Xamarri honen inguruan egindako elkarrizketa. DESKARGATU HEMEN
Otsaila Kafe Antzokian
Dudarik gabe, inauteriek markatuko dute otsaila gurean, inauteri zikloa izena eman diogun ekitaldi sorta osatuz. Urbeltzen Dantza Ganbarak inauteri dantzak landuko ditu; inauterietako ostiralean urtero antolatzen duten egun osoko inauteri festa eguna egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleek eta larunbatean Bilboko inauterietan parte hartuko du Algara konpartsa euskaldunak. Argazki erakusketa, dokumental baten proiekzioa eta Xamar idazlearen hitzaldia izango dira ziklo honen beste osagaiak. Bestalde, kontzertuez beste, hitzaldiak izango …Read More
Ruper Ordorika kontzertuan gurean
Zaindu maite duzun hori kantua Euskaldunon EGUNKARIAren itxieraren ostean eta bidegabekeria hura gogoan hartuta idatzi zuela gogora ekarri zuen bart Ruper Ordorikak. Azkenaldion hautsak harrotu ditu Gasteizko legebiltzarreko hainbat parlamentarik kantu horrekin abestutako gabon kantak. Atzokoan, kantu horrek, lagun artean kantatuta, bere duintasuna berreskuratu zuen, bere itxieraren ostean Zaindu maite duzun hori leloa bere egin baizuen Kafe Antzokiak ere.
Kafe Antzokiak 17 urte eta sasoi betean
Larunbatean 17 urte beteko ditu Kafe Antzokiak eta, urtero legez, ospakizun-ekitaldia izango dugu bertan iluntzean, lagun arteko giroan. Ondoren, gaueko 22:00etan, Anje Duhalderen kontzertuak segida emango dio jaiari. Euskalgintzatik abiatutako proiektu honek 1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bilbon, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin du, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. 2012an 260 ekitaldi programatu dira Bilboko Kafe Antzokian, eta 48 Ondarroakoan, ohi bezala denetarikoak: …Read More
“Euskara jendea” dokumental sortak gure hizkuntzaren historia kontatuko du
Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak ekoizten ari diren dokumental sorta da. Egunotan trailerra ikusgai dago Durangoko azokan, Zenbat Gara elkartearen erakustokian, eta gaur webgunea sareratu dute euskarajendea.com helbidean, proiektuari buruzko jakingarri guztiekin. Iraupen ertaineko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honekin publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko …Read More







