Kurkuluxetan elkarteak, Kubako eta Euskal Herriko 20 eskolarekin batera, giza balioei buruzko filma egiteko Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño izeneko proiektua jarri du abian. Balio horiek gutxiesten diren mundu honetan, guztion artean mundu justu eta solidarioago baten aldeko apustua egin nahi dute egitasmo horren bidez. Egitasmo hori burutu ahal izateko, urriaren 16tik aurrera, Internet bidezko crowdfunding kanpainia jarriko dute abian. Filmaren protagonistak haurrak izango dira. Kurkuluxetan elkarteak …Read More
Arestik 80 urte gaur: haren omenezko erakusketa eta #arestik80 txio lehiaketa
Gabriel Aresti Segurolak 80 urte beteko lituzke gaur, bizirik egongo balitz. Ez da kasualitatea euskaltegiak Gabriel Aresti idazlearen izena eramatea, izan ere, arrazoi asko daude Aresti omentzeko, eta ezaugarri asko Zenbat Gararekin lotzen dutenak . Hasteko, Abandon jaio zen, gure egoitzatik oso hurbil, Barroeta Aldamar kalearen 2. atarian, eta Albiako eskoletan ikasi zuen. Euskaldunberria dugu, hizkuntza galdutako familia batetik etorrita, euskara ikastea bera ilegala zen frankismo garaian bere kabuz euskaldundua. …Read More
Egitarau oparoa Gabriel Aresti idazlearen 80.urteurrenean
Gabriel Aresti idazlearen jaiotzaren 80. urteurrena ospatzeko, etorkizunean ere haren figura goresteko eta arlo askotan utzi zuen literatura zein giza balioen ondarea zabaltzeko Zenbat Gara elkarteak eta idazlearen sendiak osatutako Gabriel Aresti kultura elkartea ekainean aurkeztu genuen. Urrian, Aresti sortu zela 80 urte beteko diren urriko hilabete honetan, denetariko ekitaldiz beteriko egitarau hau osatu dugu. Besteak beste, ibiladia, proiekzioa, hitzaldiak, antzerkia, errezitaldia eta irratsaioa izango ditugu egitarau honetan, guztietan garrantzitsuena, …Read More
Gabrielen Lekua ikuskizuna aurkeztu dugu
Datozen egunotan estreinatuko den Gabrielen Lekua aurkeztu genuen atzo prentsaren aurrean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Aurkezpenean, Zenbat Garak eta Gabriel Aresti zenaren familiak osatutako Gabriel Aresti kultura elkarteko ordezkari Xabier Monasteriok elkartea eta ikuskizunaren egitasmoa aurkeztu zituen. Ikuskizuna edo sentikaria prestatu duten artistek Gabrielen Lekua diziplina anitzeko ikuskizuna zer izango den azaldu zuten. Bertan izan ziren, halaber, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre eta Donostia Kulturako buru Amaia Almirall, ekimenari babesa …Read More
Euskara Jendea bukatuta, estreinaldiak egunotan
Gure hizkuntzaren historia, eta gure historiaren hizkuntza jasotzen duen Euskara Jendea dokumental sorta bukatuta, datozen egunotan estreinatuko da Euskal Herriko sei hiriburutan. Emanaldi bakoitzean seriea osatzen duten sei ataletako bat proiektatuko da jendaurrean, Maulen (urriak 10), Gasteizen (urriak 11), Iruñean (urriak 17), Baionan (urriak 18), Donostian (urriak 19) eta Bilbon (urriak 25). Gainera, EITBrekin akordioa lortu da seriea azaroan telebistaz hedatzeko eta abenduan Durangoko Azokan erosi ahal izango da DVD …Read More
Zinema ikusezinarekin lankidetza
Urriaren 3an, osteguna, Zinema Ikusezina Jaialdiaren 5. edizioaren bukaera jaia ospatuko da Bilboko Alondegian 19:30ean, Kultura Communication y Desarrollo “KCD” Garapenerako Lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. KCDk gizarte eta kultur komunikazioa garapenerako tresna gisa sustatzea du helburu, eta Zinema Ikusezinaren bidez film sozialak bultzatu nahi ditu. Zenbat Gara kultur elkarteak ere parte hartu nahi du jaialdi honetan, eta ostegunean emango diren 8 sarietako bat Kafe Antzokiak emango du, Euskarazko ikus-entzunezko lan sozialari …Read More
Diada eguneko bideoa
Irailaren 11n, iragarri bezala, Diada eguna ospatu genuen Bilbon bizi diren katalanekin. Albian, elkarri eskua emanda, lorategi osoari buelta eman genion, Via Catalana deialdiarekin distantzian bat eginez, bideo eder honetan ikusten den moduan. Giza-kateaz gain, bertsoak, cava eta Kafe Antzokian kantaldia izan genituen katalan lagunekin.
Gabriel Aresti euskaltegiak 35.urteurrena ospatuko du irailean
Ikasturte berezia dugu datorren hau; izan ere, Gabriel Aresti idazlearen jaiotzaren 80. urteurrena ospatuko dugu urrian, eta baita bere izena daraman euskaltegi honen sorreraren 35. urteurrena ere. Pisuzko arrazoi bi, beraz, datozen hileotan aparteko egitaraua eskaintzeko. Euskara bere osotasunean, hori izan da gure abiapuntu eta gure helmuga jaio zenetik Gabriel Aresti euskaltegia, euskara irakasteko akademia soila baino gehiago baita; gure hizkuntza irakasteaz gain, motibazioa eta erabilera ere sustatzeko egiten dugu …Read More
Diada egunean, Via Catalana Bilbon: giza-katea Albia lorategietan
Katalunian Diada egun nazionalean ospatuko den Via Catalana ekimenarekin bat eginez, giza-katea egingo dugu irailaren 11n, asteazkena, 20:00etan, Bilboko Albia lorategietan, Catalans a Bilbao taldeak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta. Katalunian, Assemblea Nacional Catalanak deitu duen giza-katea osatzen egongo den une berean Bilbotik gure babesa helaraziko diegu lagun katalanei, ondoren Cavarekin haien alde topa egiteko, Bilbon bizi diren hainbat katalanekin batera. Euskal eta kataluniar kantu-emanaldia eta bertsolariak ere ez dira faltako …Read More
Aste Nagusia ALGARAn, kronika modukoa
Ibaian behera eginez, suak hartuta joan zaigu Marijaia. Datorren urtean berpiztuko da, eta bitartean, guri atseden hartzea egokituko zaigu -txosna desmuntatu ostean-. Berriro ere jai bikainak izan ditugu, gorputzak ahal izan duen neurrian gozatu ahal izan dugu, jaia zer den ulertzen eta maite ez dutenak gorabehera. Lerrootara ekarriko dugu kronika labur moduko hau, eta gehiago jakin nahi duenarentzat Algararen webgunean egunez eguneko kronika osoak irakurri daitezke. Aurtengoa euskara eta beste …Read More











