Go to Top

Bloga

Abenduko egitaraua Kafe Antzokian

2013 bukatzera doa, eta oso urte berezia izan da, dudarik gabe, Zenbat Gara elkartea osatzen dugun guztiontzat: irailean Gabriel Aresti euskaltegiaren 35. urteurrena ospatu dugu eta abenduan Kafe Antzokiaren hamazortzigarrena abenduan izango da! 18 urte igaro dira jada euskaltzale talde batek euskaldunontzako topaleku hau martxan jarri zuenetik. Urteurrenez urteurren! Izan ere, Gabriel Aresti idazlearen jaiotzaren 80. urteurrena ere izan da eta. Horregatik, idazlearen figura eta lanaren inguruko Gabriel Aresti Kultura elkartea …Read More

Euskarak 365 egun ekimena aurkeztu du Topaguneak

Euskaltzaleen Topaguneak atzo aurkeztu zuen Euskarak 365 Egun ekimena, herriz herri ekitaldi ugari bilduko dituen ekimen zabala. Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekimena Topagunean biltzen diren herri eta eskualdetako 36 euskaltzale elkartek antolatu dutela azaldu zuen Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak atzo goizean Kafe Antzokian egindako aurkezpenean, besteak beste Topaguneko kide den Zenbat Gara elkartea. “Euskarak 365 Egun” ekimenaren bidez euskaltzaleei plazara ateratzeko deia egin nahi izan …Read More

Laudion Gabriel Arestiren omenezko ekitaldi sorta

Egunotan Gabriel Aresti omentzeko egitarau interesgarria osatu dute Laudioko hainbat euskaltzalek, bere jaiotzaren 80. urteurrenaren zuzuan, idazleak herriarekin izan zuen harremana abiapuntutzat hartuta. Besteak beste, Xabier Monasteriok Arestiri gorazarre hitzaldia emango du ostegunean eta Gabrielen LEKUA sentikaria taularatuko dute bertan larunbatean. Aiaraldea hamabostekari berriaren bosgarren zenbakian irakurri dugunez, ogibidez kontularia izanik, sasoi batean Laudioko zurgintza enpresa batean ibili zen lanean. Zura lantzen zuten enpresetara ia egunero egiten zuen joan-etorria (JEZ …Read More

Gabrielen LEKUA CD-liburua aurkeztu dugu

Gabrielen Lekua ikuskizunaren ostean, Gabriel Aresti kultura elkartea haren goiburu bereko disko-liburua aurkeztera dator, Erroa argitaletxeak argitara atera duen liburuaren bidez. Durangoko Azokan salgai izango da liburua, Zenbat Gararen erakustokian (Goienkale 31-32). Disko-liburu honek izen bereko sentikaria dauka iturburu, baina ez da gauza bera, inondik ere. Nolabait esan, haren ondorioa eta oihartzuna dela esan genezake, eta sentikaria ikusi duenarentzat, haren osagarria eta oroigarria ere bai, agian. Hemen aurkituko dugu sentikarian …Read More

Norentzat sortzen du poetak? (Gabrielen Lekuaz)

Sentikariek, bertsolariek legez, erraz asko egin dezakete poto, onanismoa praktikatzen duenak berak soilik gozatzen duelako.  Zorionekoak gu, hortaz, Gabriel Arestiren omenez, edo haren izenean, sortu den lanak errima dotore askoa lortu duelako. Zazpi lagun izan dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen sutsua oholtzaratu dute, sabeletik, …Read More

Gabrielen LEKUA sentikariaren estreinaldia urriaren 29an

Datorren asteko asteartean, urriaren 29an, estreinatuko da Arriaga antzokian Gabrielen Lekua sentikari edo ikuskizuna. Hainbat artistaren azken hilabeteotako lanaren emaitza den ikuskizun anitz hau ikusi ahal izango dugu goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak eros daitezke daborduko Interneten, Arriagako txarteldegian eta Zenbat Gara elkartearen bulegoan (Done Bikendi 2, 4. solairuan), bulego ordutegian. Ekainean aurkeztu genuen Gabriel Aresti kultura elkarteak ekoitzitako ikuskizuna dugu Gabrielen Lekua. Estreinaldiaren eta sentikariaren inguruko informazio guztia …Read More

Euskara Jendea, 6. atalaren estreinaldia eta jaia ostiralean

Aste honetako ostiralean, urriaren 25ean, estreinatuko dugu jendaurrean Euskara Jendea seriearen 6. atala, Mundua osatzen izenekoa. Ondoren making of-a proiektatu eta jaia ospatuko dugu. Sortaren azken atala dugu Mundua Osatzen. Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka berriak ditu, galdera berriak ditu, eta galdera berri horiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu. Lehengoan aurkeztu genuen estreinaldi-emanaldi sortako azkena izango da hau, ondoren ETBn aireratuko da …Read More

“Keinuka mugaz gaindi” filmaren crowdfunding proiektua abian

Kurkuluxetan elkarteak, Kubako eta Euskal Herriko 20 eskolarekin batera, giza balioei buruzko filma egiteko Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño izeneko proiektua jarri du abian. Balio horiek gutxiesten diren mundu honetan, guztion artean mundu justu eta solidarioago baten aldeko apustua egin nahi dute egitasmo horren bidez. Egitasmo hori burutu ahal izateko, urriaren 16tik aurrera, Internet bidezko crowdfunding kanpainia jarriko dute abian. Filmaren protagonistak haurrak izango dira. Kurkuluxetan elkarteak …Read More

Arestik 80 urte gaur: haren omenezko erakusketa eta #arestik80 txio lehiaketa

Gabriel Aresti Segurolak 80 urte beteko lituzke gaur, bizirik egongo balitz. Ez da kasualitatea euskaltegiak Gabriel Aresti idazlearen izena eramatea, izan ere, arrazoi asko daude Aresti omentzeko, eta ezaugarri asko Zenbat Gararekin lotzen dutenak . Hasteko, Abandon jaio zen, gure egoitzatik oso hurbil, Barroeta Aldamar kalearen 2. atarian, eta Albiako eskoletan ikasi zuen. Euskaldunberria dugu, hizkuntza galdutako familia batetik etorrita, euskara ikastea bera ilegala zen frankismo garaian bere kabuz euskaldundua. …Read More