Go to Top

Bloga

Bertso Egunaren kronika modukoa

Eta halako batean heldu ginen bai Donostiara! Nahi baino berantago, eta autoa aparkatu ondoren Alde Zaharrera iritsi ginenerako ezin izan genuen eguerdi parteko giroa dastatu, bertara bildu ziren gure artistek beraien onenak emanak baitzituzten ordurako eta tripa- zorrien kilimak ezin eutsirik zebiltzan. Txakoli fresko pare bat goxatu, geratzen ziren lagunak agurtu, goizean zehar bizi izan zutenaz jabetu eta bazkari-legea egin ondoren Kursaal aldera abiatu ginen. Bertako saioa hasteko ordubete falta …Read More

Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia, giza garapen iraunkorraz

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak “Euskal Kasua. Giza garapen iraunkorra” gaiaren inguruan hitzaldia eskainiko du Kafe Antzokian (areto nagusian). Bere doktore tesian oinarrituta, euskal ereduari buruz egin duen azterketa El caso vasco liburuan bildu zuen eta hitzaldi honetan tesi horretako gakoak eskainiko dizkigu. Sarrera gonbidapen bidez izango da. Ibarretxek Agirre lehendakaria Center of Social and Political Studies izeneko ikerketa gunea sortu zuen 2012an, AEBetako Columbia eta George Mason unibertsitateen laguntzaz, …Read More

Nafarroako euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Errigora ekimenarekin bat egin dugu

Iaz egin genuen legez, aurten ere Nafarroako erriberako euskalgintzaren aldeko produktu sorta banatu dugu Zenbat Gara elkarteko bulegoan. Errigora izena hartu duen ekimenari laguntza emateko eta gure artean Erriberako produktuez gozatzeko 43 saski edo kutxa banatu ditugu aurten gurean. Azaroan aurkeztu zuten ekimen honek helburu biak biltzen ditu: “Zona no vascófona” delakoan dauden ikastola eta euskaltegiei laguntza ematea eta bertako produktuak Euskal Herriko beste txoko askotara hedatzea. Honako produktu gozoak ekarri …Read More

Bizkaiko kultur txartela erabili gabonetan euskarazko produktuak erosteko

Gabonetan Euskarazko diskoak, liburuak edo DVDak merkeago erosteko laguntza emango digu Bizkaiko kultur txartelak. Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimena da eta kultur produktuen kontsumoa bultzatzea du helburu bonu honek. Aurreko bono cultura edo kultura bonuaren antzekoa da, baina hiru motatako bonuak daude. Guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute eta euskarazko produktuak erosteko D motakoa onuragarriena da, 24 € ordainduta beste 16 € emango baitizkigu. Zer eros daiteke …Read More

Zenbat Gara Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean

Bertsozale elkarteak gonbidatuta, Zenbat Gara elkarteak seigarren saridunari oroigarria eman zion igandean, BECen ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.  Alain Urrutia artistak berariaz sortutako koadroa eman zion Unai Iturriagari gure elkarteko ordezkari Isabel Isazelaiak, guretzako ere oso berezia zen egunean. Eskerrak eman nahi dizkiogu guk Bertsozale Elkarteari gonbitagatik, eta zorionak finalaren antolaketagatik, igandean den-dena ondo atera zelako. Benetan itzela izan zen elkarteko kideen lana. Biba zuek!

Abenduaren 15ean, Kafe Antzokiak 18 urte, 2013ko balantzea

Igandean 18 urte beteko ditu Kafe Antzokiak. Adinez nagusia bilakatuko zaigu 1995eko abenduaren 15ean Bilbon ateak ireki zituen euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin du, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. Ohi dugun moduan, urteurrena baliatuko dugu 2013ak eman duenaren balantzea egiteko. 2013an 353 ekitaldi programatu dira Bilboko Kafe Antzokian, ohi bezala denetarikoak: kontzertuak, hitzaldiak, liburu eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak, irakurraldiak, erakusketak, antzerki …Read More

IX. truke azoka ospatu du Zenbat Garak aste honetan

Ostegun eta ostiralean truke azoka antolatu du Zenbat Gara elkarteak. Bi urterik behin Gabonen bueltan ospatzen den azoka berezia dugu hau, etengabe kontsumitzera eramaten gaituen gizarte honi alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Horrela, nork bere etxetik ekarritako liburu, disko, jantzi, harribitxi, jostailu, elektrotresna… trukatu dira dibisa esklusibo bat eskuratzeko, txakur txikiak alegia. Besteak beste, ostalaritza edo estetika zerbitzuak eskaini dituzte ikasleek moneta preziatu hori irabazi nahian, eta gure merkatuan egon diren produktuen …Read More

Aixerrotako ikasleen bisita, informazioaren bidean

Atzo eta gaur Getxoko Aixerrota institutuko hiru ikasle talde etorri zaizkigu bisitan. Zenbat Garan egiten ditugunak azaldu eta komunikazio arloan esperientzia batzuk bizi izan dituzte gurekin: Telebista saio bat nola grabatzen den ikasi dute Ibaizabal Telebistako lagunekin, irrati baten funtzionamendua ezagutu dute Bilbo Hiria irratian eta komunikazio bulego baten lana bertatik bertara ezagutu dute Atoan komunikazio bulegoan. Azken honetan, Atoanen, ekitaldi bat iragartzeko kartel bat nola egiten den eta, ondoren, …Read More

Durangoko Azokan oso harrera ona izan dute gure ekoizpen berriek

Bukatu da Durangoko Azoka, euskal kultura ekoizpenen urteroko hitzordu nagusia, eta bada datu pozgarririk: Zenbat Gararen erakustokian oso ondo saldu dira aurtengo ekoizpen berriak. Horien artean izarra, dudarik gabe Euskara Jendea serie dokumentala jasotzen duen DVD sorta, ETB1en berriki ikusi ahal izan duguna. Gabonetarako opari aproposa bihurtu da Euskara Jendea, sei diskotan biltzen dituen kutxa. Bertan, seriearen kapitulu bakoitza ikusi ahal izango dugu, euskaraz, baina hainbat hizkuntzatan azpitituluak irakurtzeko aukerarekin …Read More

Erroa argitaletxeak “Kresala” eta “Piztiak eta piztitzarrak” liburuak aurkeztu ditu

Bi liburu berri aurkeztu ditu gaur goizean Erroa argitaletxeak: Sakiren Piztiak eta piztitzarrak ipuin bilduma eta Txomin Agirreren Kresala eleberria. Klasiko biren egokitzapenak dira biak, egunko idazmoldeetara ekarriak eta ilustrazioz hornituak. “Euskara errazean” bildumaren baitan argitaratu ditu Erroak bi goiburu berri hauek eta egunotan Durangoko Azokan salgai izango dira, Zenbat Gararen erakustokian (Goienkale 31), iragan astean aurkeztutako Gabrielen Lekua disko liburua bezala. Kafe Antzokian eginiko aurkezpenean liburu biak egokitu dituen …Read More