Gaur goizean aurkeztu ditugu uda honetarako haur eta gazteentzat prestatu ditugun hainbat campus, udaleku eta barnetegi, kirola eta kultura euskararen etengabeko erabilerarekin uztartuko dituztenak. Horiez gain, Gabriel Aresti euskaltegiak udarako helduentzat prestatu dituen barnetegi berriak eta ikastaroak aurkeztu ditugu gaurko ekitaldian. Iaz Danok Bat taldearekin antolatutalo Futbol campusaren arrakastak animatuta, aurten beste hainbat campus gehitu zaizkio udako aukera zabala osatuz: pilota campusa, mendi campusa, txirrindularitza campusa, rock campusa, arraun campusa, …Read More
Joseba Barandiaran ekonomilariaren hitzaldiaren kronika
Zer aldatu da, ekonomia ala geu? galdetu zigun Joseba Barandiaran ekonomilariak Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldian. Oso hitzaldi interesgarria eta argigarria izan zen, krisiaren inguruko hainbat jakingarri eman zizkiguna. Hitzaldi horren kronika aurkitu dugu UEUren Ekonomiaz jantzi blogean, lerrootara dakarguna. Joan den asteazkenean, Joseba Barandiaran ekonomilariak hitzaldia eman zuen Bilboko Kafe Antzokian, Zenbat Gara elkarteak antolatuta: “Zer aldatu da, ekonomia ala geu?”. Hitzaldi interesgarria izan zen, zalantzarik gabe: Josebak modu …Read More
Berriak 10 urte, berrialagunen bazkaria Kafe Antzokian
Hurrenez hurren, Berria egunkariak 10 urte eta Hor Dago! Abante konpartsak 20 urte betetzen dituztela ospatzeko bazkari-jaia antolatu dute datorren larunbatean (apirilak 27) Bilboko Kafe antzokian eta Bilbo aldeko Berrialagun guztiak bertan esku hartzera gonbidatu gaituzte. Bazkaria Kafe Antzokian, 14:00etan izango da eta txartelak (18€) salgai daude Kafe Antzokian, Café Bilbaon, Morga tabernan eta Interneten. BERRIA egunkariak hamar urte egingo ditu eta ospatu egin nahi du. Ospatu nahi du bertako …Read More
Urtebetetze festa gogoangarria Fermin Muguruzarekin
Egundoko jaia izan zen larunbateko Fermin Muguruzaren kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Bere musika ibilbidearen 30 urteak ospatzen ari den No more tour biran geldialdi berezia egin zuen Bilbon. Izan ere, bere 50. urtebetetzea ospatu zuen apirilaren 20an, lagunez inguratuta, bere etxetzat duen Kafe Antzokian. Kontzertua baino gehiago, festa bilakatu zen gaua, gau magikoa. Egunotan esana zuen Ferminek egunkari batean: “Bilboko Kafe Antzokia kontzertuak emateko nire lekurik gustokoena da Euskal Herrian …Read More
Iñigo Cabacas gogoan, bere heriotzaren 1. urteurrenean
Apirilaren 9an urtebete egin zuen Iñigo Cabacas gaztea hil zuela Ertzaintzak jaurtitako pelotakada batek. Gazte futbolzalea, alaia eta bere lagunen laguna, besteak beste, Kafe Antzokiko ohiko laguna eta Gabriel Aresti euskaltegian euskara ikasle izana genuen Iñigo Cabacas, “Pitu” (argazkian, Iñigo goian ezkerraldean, euskaltegiko karrajuan). Kafe Antzokian egin zitzaion omenaldi hunkigarri eta jendetsuan bere heriotzaren inguruko dokumentala proiektatu zen eta, besteak beste, bere senide eta lagunek hartu zuten parte. Karlos Trijuekek …Read More
“Emakumeak Bilboko Historian” ibilbidea
Zenbat Gara elkartea hilero-hilero gaikako kultura-ibilbide gidatuak ari da egiten, urtea hasi zenez geroztik. Hori dela eta, “Emakumeak Bilboko Historian” txangoa prestatu zuen martxoaren 9an. 15 lagun izan ginen ibilbidean eta, bertan, Maria Diaz Harokoarengandik hasi eta gaur egungo feminismoraino egin genuen jauzia, hainbat bazterretan geldialdiak eginez. Tartean gaixozainek, zigarrerek, galleterek, baserritarrek, errekardariek, sardina-saltzaileek, zamaketariek, zirgariek eta maistrek egindako lanari buruz luze jardun genuen zazpi geralekuen barna. BERRIA egunkarian argitaratutako …Read More
Aurten ere Futbol Campusa, bigarrenez
Iazko arrakastaren ondoren, aurtengo udan berriro futbol campusa antolatuko dute elkarlanean Gabriel Aresti euskaltegiak eta Danok Bat futbol taldeak, 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era, eta uztailaren 8tik 12ra izango da, eta%100 euskaraz. Aurten hirugarren aste bat gehitu dugu, iazko esperientzia arrakastatsuaren ostean. Izan ere, alde batetik umeek kirola eta kultura uztartu eta ederto pasa zuten, eta beste aldetik, joan den urtean izandako eskaera …Read More
Apirilean hainbat ekitaldi Zenbat Gararen eskutik
Apirilean kultura ekitaldi ugari antolatuko ditu Zenbat Gara elkarteak Bilboko Kafe Antzokian: hitzaldiak, ibilbide gidatuak, proiekzioak, ikastaroak eta musika topaketak izango ditugu, ohiko kontzertuez eta bestelako ekitaldiez gain. Publiko orokorrarentzat ezezik, euskara ikasleentzako bereziki mintzamen egutegi interesgarria osatu dugu ekitaldion bidez. Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldietan, alde batetik Josu Larrinaga EHUko Irakaslea ekologiaz mintzatuko zaigu apirilaren 10ean. Bestetik, Joseba Barandiaran ekonomilaria hilaren 17an izango dugu, “Zer aldatu da, ekonomia ala …Read More
Durangaldea nagusi Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketan
Martxoaren 22an, ostiralarekin, Bilboko Kafe Antzokian ospatu zen Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketaren finala. Urtero antolatzen den txapelketa da, Bizkaiko bertsolari gazteak eskualdeka biltzen dituena. Aurten zazpi taldek eman dute izena: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai. Eta hiru sailkatze-saio eta finalaurreko bi jokatuta, finalean Durangaldea eta Ipar Uribe aritu ziren buruz buru; talde bakoitzak seina bertsolari taularatu zituen, adin-maila bitan banatuta: 18 urte artekoak; eta …Read More











