Go to Top

Bloga

Bilbo Hiriak 26 urte bete ditu, lizentziarik (eta dirulaguntzarik) gabe

Bilbo Hiria irratiak egunotan 26 urte betetzen dituela eta, argitaratu duen Bilbo Hiria, 26 urte uhinetan zuen baimenarekin agirian adierazi duenez, bere entzuleekin osatzen duen komunitateari esker iraun du urteotan, merezi duen lizentzia orain arte ukatu bazaio ere eta une honetan Eusko Jaurlaritzak 2022-2024 hirurtekorako dirulaguntza ukatu badio ere. (Bilbohiria.eus-etik ekarria) 1997ko udaberrian hasi zen uhinak igortzen Zenbat Gara elkarteak sustatutako irrati berriak Bilboko Arnotegi menditik. Ordutik lizentziarik gabe ari …Read More

Omenaldi hunkigarria Bakaikun erretiroa hartu duen Pilar Goñi etxezainari

Hamarkada luzea Bakaikuko barnetegiko Doneztebenea etxean lanean aritu eta gero, Pilar Goñi Ondarra langile nekaezinari heldu zaio ondo merezitako erretreta hartzeko unea. Etiketa guztiak bildu izan ditu irakasle eta ikasleekiko harremanetan: Ama, amama, psikologo, irakasle, sukaldari, garbitzaile, laguntzaile, erizain, sekretuen eta konfidentzien gordailu… Lan, lan eta lan, besterik ez du ezagutu Pilarrek bizitzan. Gorputzean ezin kabituzko bihotz handiko emakume sutsua, indar betea eta irribarre konplizea darion Angoia auzoko bizilagun ilustrea, …Read More

Oldarraldi judizialaren aurrean, maiatzaren 10ean agerraldia Albian

Euskalgintzan dihardugunok, euskaltzaleok oro har, kezkaz bizi dugu behin eta berriz euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta, Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi bezala. Horrexegatik, datorren maiatzaren 10ean Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren parean (Pedro Ibarrete kalea), goizeko 11:00etan Kontseilutik deituta dagoen agerraldian parte hartzera deitzen dugu. Kontseiluak adierazi bezala, “epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gainera, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat …Read More

“Oraina kontakizun” jardunaldiak Zenbat Gara eta BIRAren eskutik

Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu ditugu otsailaren 14tik martxoaren 28ra. Elkartzen gaituzten gaiak plazaratuko ditugu jardunaldiotan, izan ere, euskaraz jarduten dugu, eta kulturak batzen gaituen Bilboko herri mugimenduak gara. Hartara, lau saio proposatu nahi ditugu, lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna. Nola sortzen da gai horiei buruzko errelatua? Nola eragiten digu? Otsailean eta martxoan zortzi lagunen arteko gogoeta …Read More

57. Durangoko Azokan gaude

Hasi da Durangoko Azokaren 57. edizioa eta, ohi bezala, bertan dago Zenbat Gara elkartea. ERROA argitaletxearen erakustokia Landako gune barruko Artekaleko 45. zenbakian. Bertan aurkituko ditugu ERROAk argitaratutako azken liburuak, tartean aurten kaleratutako Amaiur! Libera State, Asiskok marraztua eta idatzia. Bihar, abenduaren 8an, aurkeztuko du Asiskok liburua, 11:30ean, Landakoko Talaia aretoan. Iaz aurkeztutako Bilbon Dabil Gabriel Aresti eta gainerako CD, DVD eta liburuak ere aurkituko ditugu bertan, Bilboko Konpartsen 2023ko …Read More

Udalaren omenaldia jaso du Bilbo Hiriak, Euskararen Egunaren bezperan

Azken urteotan Bilboko Udalak euskalgintzako eragileren bat nabarmentzen du, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, udaletxeko Arabiar Aretoan egin ohi duen harreran. Aurtengoan ikus-entzunezko hiru hedabideren lana omendu nahi izan du: Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia eta Hamaika Telebista. (Bilbo Hiria irratiaren webgunetik ekarria). Aipamena jasotzea atseginez hartu du Bilbo Hiriaren izenean mintzatu den Ane Zabala esatariak eta hitza hartzean gogorarazi nahi izan du, Bilbo Hiria irratiak, airean 25 urtez iraun badu …Read More

Badator Marijaia, badator Pellot… badator ALGARA!

Bueltan da Aste Nagusia eta bueltan da ALGARA konpartsa euskalduna! Berriz Urbeltzen Dantza Ganbara, Zaparrada haur konpartsaren ekintzak, herri bazkariak, Euskara Ikasleen Eguna, Bertso Eguna, Iparralde Eguna, Algara Kantari, disko jartzaileak, Bilbo Hiriaren irrati saioak… Gaueko Kontzertuen artean AKATZ, SKABIDEAN, WILLIS DRUMMOND, ARIMA, JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK, NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO eta ZEA MAYS izango ditugu, besteak beste. Informazio guztia Algara konpartsaren webgune berrian aurkituko dugu. Azkenik! urtebete barik, …Read More

Bakaikuko barnetegia, 30+2 urte ospatzen

Egunotan 30+2 urteurrena ospatzen ari da Bakaikuko Barnetegia. Gabriel Aresti euskaltegiaren eskutik 1990ean sortua, pandemiak eragotzi zigun duela bi urte eta iaz efemeridea ospatzea, baina aurten bai ospatuko dugu, era xumean bada ere, barnetegiak hiru hamarkada daramatzala Euskal Herri osoko ikasleak euskalduntzen (gabrielaresti.eus-etik ekarria). Ospakizunak San Juan bezperan hasi ziren, haurrentzako Maddi Pirata emanaldiarekin eta, 30ean, gazteentzako zirku tailerra egon zen. Asteburu honetan ere, Santio festetan, egongo da ekitaldirik: datorren …Read More

Zenbat Gara eta Gabriel Aresti euskaltegia EKHILUR-eko bazkide

Zenbat Gara eta Gabriel Aresti euskaltegia EKHILUR kooperatibako bazkide egin gara. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da, kontsumitzaile, enpresa, elkarte eta erakunde publikoak biltzen dituena, inguruko ekonomia dinamizatu eta indartzeko. Bere balio eta helburuekin bat eginda, gure inguruan Ekhilur sustatzeko konpromisoa hartu dugu. Ondorioz, hurrenez hurren, Gazteolaren eta Gabriel Aresti euskaltegiaren ikastaroak ordaintzeko Ekhilur moneta erabili ahal izango da aurrerantzean.

“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena asteazkenean

Asteazkenean, martxoaren 16an, Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izango dugu 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian, Joanmari Larrarteren eskutik eta Zenbat Garak antolatutako +1 ekitaldi sortaren baitan. Asteazkenean, herri ekimenez sortutako beste proiektu bi gonbidaturik, euskal gizarte zibilak duen indarraz eta aukerez jardungo dute, Larrartek berak eta Ekhilur zein Labore ekimenetako ordezkariekin, Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalak gidatutako solasaldian. Ordubeteko emanaldia izango da eta, ondoren, zizka-mizka batzuk tarteko, mahai bueltan elkarrekin …Read More