Bertsozale elkarteak gonbidatuta, Zenbat Gara elkarteak seigarren saridunari oroigarria eman zion igandean, BECen ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Alain Urrutia artistak berariaz sortutako koadroa eman zion Unai Iturriagari gure elkarteko ordezkari Isabel Isazelaiak, guretzako ere oso berezia zen egunean. Eskerrak eman nahi dizkiogu guk Bertsozale Elkarteari gonbitagatik, eta zorionak finalaren antolaketagatik, igandean den-dena ondo atera zelako. Benetan itzela izan zen elkarteko kideen lana. Biba zuek!
Zenbat Garak antolatutakoak eta era batean edo bestean esku hartzen dugun ekimenak
Abenduaren 15ean, Kafe Antzokiak 18 urte, 2013ko balantzea
Igandean 18 urte beteko ditu Kafe Antzokiak. Adinez nagusia bilakatuko zaigu 1995eko abenduaren 15ean Bilbon ateak ireki zituen euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin du, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. Ohi dugun moduan, urteurrena baliatuko dugu 2013ak eman duenaren balantzea egiteko. 2013an 353 ekitaldi programatu dira Bilboko Kafe Antzokian, ohi bezala denetarikoak: kontzertuak, hitzaldiak, liburu eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak, irakurraldiak, erakusketak, antzerki …Read More
IX. truke azoka ospatu du Zenbat Garak aste honetan
Ostegun eta ostiralean truke azoka antolatu du Zenbat Gara elkarteak. Bi urterik behin Gabonen bueltan ospatzen den azoka berezia dugu hau, etengabe kontsumitzera eramaten gaituen gizarte honi alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Horrela, nork bere etxetik ekarritako liburu, disko, jantzi, harribitxi, jostailu, elektrotresna… trukatu dira dibisa esklusibo bat eskuratzeko, txakur txikiak alegia. Besteak beste, ostalaritza edo estetika zerbitzuak eskaini dituzte ikasleek moneta preziatu hori irabazi nahian, eta gure merkatuan egon diren produktuen …Read More
Aixerrotako ikasleen bisita, informazioaren bidean
Atzo eta gaur Getxoko Aixerrota institutuko hiru ikasle talde etorri zaizkigu bisitan. Zenbat Garan egiten ditugunak azaldu eta komunikazio arloan esperientzia batzuk bizi izan dituzte gurekin: Telebista saio bat nola grabatzen den ikasi dute Ibaizabal Telebistako lagunekin, irrati baten funtzionamendua ezagutu dute Bilbo Hiria irratian eta komunikazio bulego baten lana bertatik bertara ezagutu dute Atoan komunikazio bulegoan. Azken honetan, Atoanen, ekitaldi bat iragartzeko kartel bat nola egiten den eta, ondoren, …Read More
Durangoko Azokan oso harrera ona izan dute gure ekoizpen berriek
Bukatu da Durangoko Azoka, euskal kultura ekoizpenen urteroko hitzordu nagusia, eta bada datu pozgarririk: Zenbat Gararen erakustokian oso ondo saldu dira aurtengo ekoizpen berriak. Horien artean izarra, dudarik gabe Euskara Jendea serie dokumentala jasotzen duen DVD sorta, ETB1en berriki ikusi ahal izan duguna. Gabonetarako opari aproposa bihurtu da Euskara Jendea, sei diskotan biltzen dituen kutxa. Bertan, seriearen kapitulu bakoitza ikusi ahal izango dugu, euskaraz, baina hainbat hizkuntzatan azpitituluak irakurtzeko aukerarekin …Read More
Erroa argitaletxeak “Kresala” eta “Piztiak eta piztitzarrak” liburuak aurkeztu ditu
Bi liburu berri aurkeztu ditu gaur goizean Erroa argitaletxeak: Sakiren Piztiak eta piztitzarrak ipuin bilduma eta Txomin Agirreren Kresala eleberria. Klasiko biren egokitzapenak dira biak, egunko idazmoldeetara ekarriak eta ilustrazioz hornituak. “Euskara errazean” bildumaren baitan argitaratu ditu Erroak bi goiburu berri hauek eta egunotan Durangoko Azokan salgai izango dira, Zenbat Gararen erakustokian (Goienkale 31), iragan astean aurkeztutako Gabrielen Lekua disko liburua bezala. Kafe Antzokian eginiko aurkezpenean liburu biak egokitu dituen …Read More
Abenduko egitaraua Kafe Antzokian
2013 bukatzera doa, eta oso urte berezia izan da, dudarik gabe, Zenbat Gara elkartea osatzen dugun guztiontzat: irailean Gabriel Aresti euskaltegiaren 35. urteurrena ospatu dugu eta abenduan Kafe Antzokiaren hamazortzigarrena abenduan izango da! 18 urte igaro dira jada euskaltzale talde batek euskaldunontzako topaleku hau martxan jarri zuenetik. Urteurrenez urteurren! Izan ere, Gabriel Aresti idazlearen jaiotzaren 80. urteurrena ere izan da eta. Horregatik, idazlearen figura eta lanaren inguruko Gabriel Aresti Kultura elkartea …Read More
Laudion Gabriel Arestiren omenezko ekitaldi sorta
Egunotan Gabriel Aresti omentzeko egitarau interesgarria osatu dute Laudioko hainbat euskaltzalek, bere jaiotzaren 80. urteurrenaren zuzuan, idazleak herriarekin izan zuen harremana abiapuntutzat hartuta. Besteak beste, Xabier Monasteriok Arestiri gorazarre hitzaldia emango du ostegunean eta Gabrielen LEKUA sentikaria taularatuko dute bertan larunbatean. Aiaraldea hamabostekari berriaren bosgarren zenbakian irakurri dugunez, ogibidez kontularia izanik, sasoi batean Laudioko zurgintza enpresa batean ibili zen lanean. Zura lantzen zuten enpresetara ia egunero egiten zuen joan-etorria (JEZ …Read More
Gabrielen LEKUA CD-liburua aurkeztu dugu
Gabrielen Lekua ikuskizunaren ostean, Gabriel Aresti kultura elkartea haren goiburu bereko disko-liburua aurkeztera dator, Erroa argitaletxeak argitara atera duen liburuaren bidez. Durangoko Azokan salgai izango da liburua, Zenbat Gararen erakustokian (Goienkale 31-32). Disko-liburu honek izen bereko sentikaria dauka iturburu, baina ez da gauza bera, inondik ere. Nolabait esan, haren ondorioa eta oihartzuna dela esan genezake, eta sentikaria ikusi duenarentzat, haren osagarria eta oroigarria ere bai, agian. Hemen aurkituko dugu sentikarian …Read More
Norentzat sortzen du poetak? (Gabrielen Lekuaz)
Sentikariek, bertsolariek legez, erraz asko egin dezakete poto, onanismoa praktikatzen duenak berak soilik gozatzen duelako. Zorionekoak gu, hortaz, Gabriel Arestiren omenez, edo haren izenean, sortu den lanak errima dotore askoa lortu duelako. Zazpi lagun izan dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen sutsua oholtzaratu dute, sabeletik, …Read More










